Rock Basque/Vasco/Euskaldun » Diskussionen

Ba al da irizpide egokirik talde bat zentsuratzeko?

 
    • kaotika schrieb...
    • Benutzer
    • 31. Jul. 2008, 8:30

    Ba al da irizpide egokirik talde bat zentsuratzeko?

    Duela urte batzuk jasan genuen SA taldearen zentsura, pro-terroristak direla leporatuta, ez haiek bakarrik, baita euren entzuleak ere. Su ta gar taldeak ere jasan behar izan zuen mesprezua egunkariren baten eskutik, SArekin batera. Azken berriak, ordea, berez ez du euskaldunekin harreman zuzena, baina bai zeharkakoa: "The Juana Chaos" taldeak antolatuta zuen kontzertua deuseztu dute Raïm musika jaialdian. Hori gutxi balitz, MySpace-eko txokoa era baliogabetu egin diete.

    Jakin nahiko nuke, zune ustez, zein irizpide edo kriterio den egokia talde bati bere lana oztopoa jartzeko. Ados al zaudete?

    Hari hau ireki dut ni ez nagoelako batere ados zentsura horrekin; talde bakoitzak eskubide osoa duela uste dut nahi duen izena jartzeko bere taldeari, bai gaixotasun izenak, bai izen polemikoak, beraien ustez promozionatzeko balio litekeen edozer gauza. Batzuetan garrantzi handiegia ematen zaie kontu batzuei...

Anonyme Benutzer dürfen keine Beiträge schreiben. Bitte log dich ein oder registriere dich, um Beiträge in den Foren schreiben zu können.